Ordiziako lehenengo feriak San Bartolome ermitaren inguruan egiten hasi ziren (XI-XII.mendeak), hori baitzen garai hartako ordiziarrak eta inguruko ekoizleak elkartzeko lehen tokia. Merkataritzako lehen salerosketa haiek behin betiko bihurtuko ziren Ordiziari Herri izaera eman zitzaionean eta Gazteizko foru eskuratu zuenean.
1268 Gasteizko forua eskuratu zuen Ordiziako herriak, eta orduz geroztik bertakoek erabateko eskubidea zuten saltzeko, erosteko eta ondasun higiezinen jabe izateko, inolako ordainketarik egin behar izan gabe.
1512ko maiatzak 15. Juana erreginak Villafrancari eman zion asteazkenero feria egiteko errege-eskubidea, urte horretako martxoaren 18an sute batek hondatutako herria berreskuratzen laguntzeko, nahiz eta lehenagokoa izan.
1614 Villafrancak San Bartolome egunean feria berezia egiteko eskubidea lortu zuen erregearen aldetik, gero irailaren 8ra atzeratu zen feria hori eta hori da Euskal Jaien Azoka Bereziaren jatorria.
Geroagoko erreferentziak ere badira, esate baterako 1904an "Fiestas Euskaras" egin zirela aipatzen da, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Udalak antolatutakoak, eta hainbat lehiaketa egin zirela: Txahalak, bertako eta kanpoko zezenak, zaldi eta astoak, txerriak, untxiak, bertako nekazal produktuak – gurina, eztia, argizaria, sagarrak, txermenak, artoa, gazta – nekazal makinak, eta abar. 2004an bete ziren jai hauek egiten direnetik 100 urte eta horregatik ikertu zen jai horien jatorria. Itxuraz, hainbat motako ospakizunei esker sortu ziren: Literaturazkoak, kiroletakoak, nekazaritzakoak, abeltzaintzakoak, musikazkoak…eta horietan denetan euskara eta euskal ohiturak ziren protagonista.
Antoine T. D´Abaddiek antolatutako jaiak dira horien iturburu. Zientzialari eta bidaiari nekaezinak ekimen horiek eta euskararen ikerketa eta euskal kanten ikerketa izan zituen langai. D'Abaddiek 1853an Euskal Jaiak bultzatu zituen Urruñan, eta jai horietan euskal seneko hainbat alderdik izan zuten tokia.
1904an Ordizian antolatu ziren Euskal Jaiak direla eta, oso bikainak izan zirela dio historiak, garrantzi handikoak izan zirela eta horietarako batzorde berezia antolatu omen zen, garai hartako alkate Salustiano Iturrioz eta garaiko gizon ospetsuen talde batek osatutakoa. Kaleak egokitu egin ziren, eta herrik udaletxea eta herriko ardatz nagusia segitzen dute, gaur egun ere, jai nagusien lekuko izaten.
Asteazkenero egiten diren ohiko feriaz gain eta egiten hasi berri diren ostiraletakoaz gain, urtean zehar hainbat feria berezi egiten dira, iraileko Euskal Jaietakoa, Eguberritakoa, Artzain Eguna, Arabako Errioxako ardoraren feria, erdi aroko azoka, artisauldia…
ARTZAINEK EGINDAKO LATXA ARDI-ESNEZ EGINDAKO GAZTA-LEHIAKETAREN HISTORIA
1904ko erreferentziak baditugu, iraileko Feria Berezian gazta-lehiaketa egiten zirenekoak. urte horretan, "Fiestas Euskaras" izenekoetan, bertan egindako ardi-gazten lehiaketako emaitza honako hau izan zen:
Francisco Mª Muñoz, Zerain Saria: 30 pezeta
Martin Jose Irastorza, Zaldibia Saria: 20 pezeta
Jose Antonio Elorza, Idiazabal Saria: 10 pezeta
Gaur egun egiten den gazta-lehiaketak 1960ko hamarkadaren hasieran du jatorria, eta gaur egun arte etenik gabe egin izan da.
Hala adierazten da prentsan 1962ko irailaren 5ean, asteazkenez, Euskal Jaien egitarauaren barruan egindako gazta-lehiaketaren emaitza:
1. Santos Lopez de San Román (Araba) 250 pta
2. Indalecio Martinez de Araya (Araba) 100 pta
3. Indalecio Martinez de Araya (Araba) 100 pta
4. Jose Mª Oiarbide de Urbasa (Nafarroa) 100 pta
1964 urteaz geroztik Donostiako Aurrezki Kutxak (gaur egun Gipuzkoa Kutxa) babesten du.
1972an 20 artzainek parte hartu zutela egiazta dezakegu.
1973an Zegamako Juan Aldasorok (Aitzgorri – Santi Espíritu) irabazi zuen, eta 3000 pta eta KUTXAren garaikurra jaso zuen sari gisa.
1974an lehiaketarako Araudia idatzi zen, eta I. ARTZAINEK ESKUZ EGINDAKO ARDI LATXA ESNEZKO GAZTA-LEHIAKETA egin zen.
Urte horietan denetan, herriko elkarte gastronomikoetako bi ordezkarik eta Goierriko pertsonaiek osatzen zuten epaimahaia, ardi-gaztan adituak direnak, eta Jose Castillo eta Jose Maria Busca Isusiren gidaritzapean.
1980ko irailaren 10ean VII. Lehiaketan, EUSKAL SUKALDARITZA BERRIAren fundatzaileak etorri ziren epaimahaia osatzeko: Juan Mª Arzak, Pedro Subijana, Carlos Arguiñano, Jose Juan Castillo, eta CAMBIO 16 aldizkariko Xavier Domingo kazetaria, eta elkarteetako ordezkariak. Urte horretan gazta-erdiaren ENKANTEA sortu zen berrikuntza gisa (jasotako dirua Ordiziako Zaharren Egoitzarako izaten da), lehiaketaren mugarria jarriz. Lehen enkante horretan Juan Mari Arzakek 12.000 pta ordaindu zituen irabazi zuen gazta-erdiagatik, Zaldibiko Jose Antonio Etxabe Barandiaran artzainarena (Aralar-Konporta). Izugarria izan zen arrakasta.
1990eko irailaren 4an, Ordiziako Idiazabal Gaztaren kofradia eratu zen, eta "Latxa Ardi-esnezko Gazta-Lehiaketa sustatzea da", besteak beste, dituen helburuetako bat. Gertaera hori erabakigarria izango da lehiaketaren etorkizunerako, izan ere egun horretatik aurrera Kofradiak hartu baitzuen bere gain antolaketa-lana, Ordiziako Udalaren irizpideen pean.
1992an Juan Mari Arzak izendatu zuten Ordiziako Lehiaketako Epaimahaiko Buru.
2000 urtetik aurrera, eta lehiaketara ekarritako gazten jatorria babesteko zeuden garantiak egonda ere (gazta irabazleen azterketa, artzain izatearen egiaztagiria, eta abar), lehiaketara ekarri beharreko gazten jatorriari buruzko garantia handiagoak bilatzeko lanetan aldaketa sakona egin zen.
Arau berrietan betebehar estuagoak sartu ziren eta, besteak beste, honako hauek:
-Lehiaketan parte hartzeko aurrez izena ematea artzainek.
-gutxienez, 100 ardiko artaldeak izango dira eta latxa arrazakoak bakarrik.
-Kaseina-plakarekin aurkeztuko dira gaztak.
-Nekazarien gizarte-segurantzan alta emanda egon beharko dira artzainak.
-Osasun Erregistroko titularrak izan beharko dira artzainak.
-Zazpi mahaietan 21 pertsonek osatuko dute epaimahaia. Mahai bakoitzean hiru pertsona egongo dira: Teknikaria, kazetaria eta sukaldaria.
70 eta 90 artzainek parte hartzen dute. 1991ean errekorra hautsi zen, 109 artzain izan baitzen parte hartzen eta Mari Jose Eizmendi Iza izan zen irabazlea.
Irabazle diren gazta-enkanteak ere bilakaera garrantzizkoa izan du, 1980an Juan Mari Arzakek ordaindu zituen 12.000 pezetatatik hasita, Larzabal jatetxeak 2000 urtean ordaindu zituen 550.000 pezeta arte, tartean, 1986an, Sebastian Azpirik ordaindutako 115.000 pezeta edo 1991ean Egosari jatetxeak ordaindutako 360.000 pezeta. 2002an Zarauzko Uranga pintoreak ordaindu zuen 4.100 euro (682.000 pta). 2003an Ordiziako POTTOKA tabernaren eta MARTINEZ jatetxearen jabeek, Aitor Urreta eta Xabier Martinezek eraman zuten gazta-erdia, 5.100 euro ordainduta (850.000 pta). )
2004an, Lierniko (Gipuzkoa) Patxi erretegiak bikoiztu zuen kopurua eta 12.100 eurora arte iritsi zen (2.008.600 pta).
Gazta-lehiaketaren irabazleen artean denetik dago, berriz, Nafarroako artzainak (1990. Eugenio SAN ROMÁN-Altsasu), Araba (1992-Guillermo ZUGAZUA –Zuazo de San Millán), edo Gipuzkoa (1994-Kontxi ALDASORO-Mutiloa). Hona hemen azken urteetako irabazleak:
|
1997 |
Jesus Aranburu Urbieta (Idiazabal) |
|
1998 |
Jose Luis Perez de Albeniz ( Egino ) |
|
1999 |
Arantza Segurola Oiartzabal (Legazpi) |
|
2000 |
Mª Carmen Perez de Albeniz (Muniain) |
|
2001 |
Jose Ignacio Gonzalez de Heredia (Larrea) |
|
2002 |
Mª Angeles Iñurrategi Arozena ( Zerain ) |
|
2003 |
Pascual Lopez de Uralde Ruiz de Azua (Larrea) |
|
2004 |
Angel Errazti Oñaderra (Azpeitia) |
|
2005 |
Jesus Ansola Juaristi (Elgoibar) |
|
2006 |
J. Aranburu Elkartea (Idiazabal) |
| 2007 | Jesus Ansola Juaristi (Elgoibar) |
| 2008 | Ricardo Remiro (Eulate) |
| 2009 | Jesus Ansola Juaristi (Elgoibar) |
| 2010 | J. Aranburu elkartea (Idiazabal) |
| 2011 | Ricardo Remiro (Eulate) |
1984an, Lehiaketa hobetu nahian eta batez ere Idiazabal Gaztaren kalitatea hobetu nahian, lehiaketa berria sortu zen "ORDIZIA TXAPELDUN", eta parte hartzeko aurreko 5 urtetan irailean egindako gazta-lehiaketako artzain irabazle izan beharko da. Gaur egun, azken 10 urtetan irabazle suertatutakoak dira parte hatzen dutenak, aurretik ezarritako arau batzuen arabera.
IDIAZABAL GAZTA JATORRI IZENDAPENAK 1989 urtetik parte hartzen du Lehiaketan, eta funtsezkoa da ematen duen aholkularitza eta orientabidea, baita artzainen batzordeak ere.

